XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otxoa eta Muzkiz ere Lizarran omen daude eta elkarren kontrako albisteak iristen zaizkie Nafarroatik: Noticias varias de Navarra. Gaztelatik aldiz albiste on-onak: Noticias de Carrión y Castilla: retrato y Vivas a Carlos VII.

Espainiako bazterretan eta batik bat Andaluzia aldean gauzak ez daude hobeto: Nueva revuelta en Cádiz; desorden y anarquía en varias partes de España. Egun gutxiren buruan: Cádiz y Sevilla con nueva revolución, en Cádiz más de 1.000 muertos. Eta biharamunean: Cádiz, Sevilla, barricadas de revolución; supresión Guardias Civiles en varios puntos. Bajo Aragón revuelto. Eta urte zaharrari azken agurra egiteko: Noticias de los horrores de Cádiz. En Valladolid tifus, guerra de Andalucía.

Bertsogileak ere ez ziren geldirik egon; bertso paperen bidez hasi ziren elkarren lehian eta hala eskuz-esku ibili ziren Bersotxuak, gezurjario liberalarenak eta Bersu berri-berriyak, jendeak gogo handiagoz irakurriko zituenak gertuan zituzten egunetan, Gabonetan.

Aita Probintzial Felipe Gomezen bisita izan zuten eta, bera gehiegi ez ibili eta nabarmentzearren, besteak ibilarazi zituen eta bilarazi, hala nola reunión de varios en Zumárraga. Donostiara ere joan nahiko zukeen, baina ez zen ausartu; iruditu zitzaion Loiolara joaten errazago zela eta hala egin zuen a la casa grande (Loiola izendatzeko modua).

Ez zuen poz txikia hartu gure Jose Inaziok; bazuen zenbait gauza harekin jarduteko eta erabakitzeko: .

Gai garrantzitsuak guziak Jose Inaziorentzat: San Inazioren bizitza, gainerako eskuzkribuak eta artxiboa; iparraldera lehen bere aurretik Teologia ikastera joan ziren besteak bezala joateko eskua eta baimena, d'Abbadie eta gainerako euskalzale eta idazleak ezagutu edo agurtzeko, baina batez ere, zuzenean galdegin gabe (varia indirecta), berak teologia bukatu eta apaiz izan nahi zuela, sendatua zirudiela, urteren bat atzeratu zela eta ea nola zegoen arazoa.

Kontu asko! Hartu zituen erantzunez ez dio gauza handirik, baina zerbait bai: permiso para versos religiosos, idem Vida de San Ignacio pronto.

Loiolako liburuen eta liburutegiaren etorkizunak ematen die beldur, zerbait gerta baledi: Ida a Loyola por libros; entretenidos en la Biblioteca. Tarde vuelta a Loyola por libros para D. Chomin Landa. Queda Vita S.P. Ignatii cantabrice para que lo vea el P. Garciarena.

Azpeiti-Azkoitiko handizki eta jesuita batzuek (Landak, Etxabek; Olanok, Garziak, Garziarenak) bilera dute Azpeitian Altuberen etxean cuestión de libros y biblioteca. Handik egun batzuetara un tiro de noche a la casa de Altube.